XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kartoizko kaxak Edo kakao ontziak, plastikozko botilak etab.

Edozein material aprobetxa daiteke pintura piska bat, artile puska batzuk eta irudimen tanta batekin.

Lehen esan bezala honako idazlan hau ideien gida bat besterik ez da.

Norberak egin behar ditu saioak eta ikerketak nahi dituen material guztiekin, gaia menperatzera eta bertan gustora egotera iritsi arte.

Igaro gaitezen, bada, beste material mota batzuetara.

Oinarri bezala bolak, barillak, trapuak etab. hartuz txotxongiloak denbora erlatiboki motz batean egin ditzakegu.

Porexpanezko bolak Bereziki gustatzen zaizkit! Pintatu, kola eman, estali... egin daitezke.

Arrisku bakarra ere ahultasuna da: erraz apurtzen dira eta hauts bihurtu.

Baina dena emango diogun erabileraren araberan dago! Aurrerago mintzatuko gara porexpanezko bolen estalpenaz.

Sagarrak, azak... edo beste edozein fruta edo barazkiri sar dakioke makil bat eta begi bi itsatsi.

Buru mota bi hauek 60 bat zentimetroko makila eramango dute, horrela haurrak besoa altxa behar ez izateko, besoa altxatzeak nekatu eta aspertu egiten bait du.

Makila duela, nekatu gabe mugitu ahal izango du txotxongiloa.

Begiak borobilak izango dira, ironfix, fieltro edo kartulina beltzezkoak; ilea orratzez harrapatutako artilea; soinekoa 60 zentimetroko tela, soka edo goma batez makilari loturik.

Galtzetinak edo mendiko galtzerdiak, baina kolore bizikoak.

Beti agertzen da parerik gabeko galtzetin bat kajoietan... ez ezazu bota! Oso txotxongilo atsegina egin zenezake!.